XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. gaztea: Dana dala, uste dot astean behin beteko dala.

Karmen: Hobeto, horrela diru gehiago aurreztuko dogu eta zuhaitz gitxiago moztuko dabez gure baso eta oihanetan.

(Alkatea agertzen da bere idazkariagaz)

Alkatea: Zer gertatzen da hemen?

Barriro hauteskundeak ete daukaguz?

Tabernaria: Ez, alkate jauna.

Dendaria: Hau gure proiektua da.

Alkatea: Proiektua?

Non betetzeko?

Ekologista: Zuk onartuz gero, herrian.

Alkatea: Azaldu arte ez dot piperrik be ulertzen.

Dogartzi: Begiratu eizu, alkate jauna.

Zure aurrean hiru ontzi ezberdin dozuz.

Herritarrak lehenengoan pilak, bigarrenean botilak eta hirugarrenean paperak eta kartoiak botako dabez.

Alkatea: Zertarako?

Orduan prozesu osoa azaltzen hasiko dira.

Une batean alkateak idazkariari kopiatzeko dinotso.

Bitartean musika entzuten da.

Toki ezberdinetan jarrita, herritarrak ontzietara pilak, botilak eta paperak botatzen hasiko dira.

Idazkaria: (Irakurriz) Proiektu honetan gazte, nagusi, neska eta mutilak parte hartu dabe.

Gure mundua salbatu nahi badogu, honelako jarrerak izan behar doguz.

Danon ardurea da eta, horregaitik, danok bustiko gara.

Danon laguntzaz lortu daikegu.

Herri honetan egin doguna beste batzuetan egin ezkero, dana hobeto joango litzateke.

Egin behar doguzan lanetatik zati bat besterik ez da, baina puntu batzuetan ados jarrita eta helburu bat lortzeko alkarren ondoan egonda, buruhausteak leunago bihurtzen dira.

Herri honetako jendeak beste herrietan gauza bera egitea eskatzen dau.

Eskerrik asko.